Ale honen bidez, apiriletik ekainera bitartean egindako zortzi “Eta orain, zer” elkarrizketen laburpena eskaintzen dizuegu. Parte hartzeko aukerarik izan ez duenak edozein unetan ikus ditzake grabazioak, eta gainera, gure webguneko Bitakora sekzioan, horien laburpen-bideoak aurkituko dituzu.
1.- Mundua koronabirusaren ondoren | ||
Iragarpenen lasterketan sartzea saihestu behar dugu, eta gure prospekzio-gaitasunaren mugak aitortu behar ditugu bizi izan ditugunak bezalako testuinguru berri eta konplexuetan. Nola kudeatu ziurgabetasuna? Umiltasunez, eta iraganeko krisialdietan egindako akatsetatik ikasten saiatuz, batez ere azken finantza-krisiari dagokionez. Laburpena 1 | ||
2.- Ezagutza adituaren zeregina | ||
Ezagutza zientifikoa ez dago ziurgabetasun eta zalantzetatik salbuetsita. Krisi pandemiko honek ezagutza zientifikoaren balioa agerian utzi du, gure kulturaren funtsezko elementua baita, kalitatezko kultura zientifikoa. Funtsezko beste faktore bat diziplinartekotasuna da, eta ikaskuntza kolektiboaren garrantzia. Laburpena 2 | ||
3.- Pandemiaren aztarna sozialak | ||
Ondorio sozioekonomikoak oso gogorrak izan daitezke: prekarietatea, ziurgabetasuna, bazterketa eta, muturreko bertsioan, pobrezia. Birusak herritar guztiei eragiten die, baina herritar horiengan duen eragina gizartea bera bezain desberdina da. Horrek guztiak eztabaida sortzen du, hots, krisi hau ongizate-estatua erreformatzeko, edo baita eraldatzeko ere, aukera-leiho bat ote den ala ez. Laburpena 3 | ||
4.- Big Dataren eginkizuna gizarte berrietan: nola ezagutu eskubideak urratu gabe | ||
Teknologiak “hirugarren ingurune” bat sortu du, sarez betea, eta sare horietan ibiltzen gara noraezean, sortzen ari garen datuekin zehazki zer gertatzen den jakin gabe, edo are okerragoa dena, horrek dakartzan arriskuez jabetu gabe. Teknopertsona kontzeptuak ere eztabaida hori sustatzen du, datuen, informazioaren, inguruneen, baita pertsonen ere, nozioak teknologiak nola eraikitzen dituen planteatzen duen neurrian, dagozkion joerekin. Laburpena 4 | ||
5.- Larrialdi klimatikoaren kudeaketa eta gobernu eredu berriaren muineko biodibertsitatean duen eragina | ||
Krisi honek gogorarazi digu gizakia ekosistemaren parte dela, naturaren zati dela, eta, beraz, gizakiaren osasuna planetaren osasunaren beraren mende dagoela. Beharrezkoa da gobernu-maila desberdinen, sektore pribatuaren, ezagutza-munduaren eta gizarte zibilaren inplikazioa, tamaina horretako erronkei aurre egin ahal izateko. Laburpena 5 | ||
6.- Aldaketak geopolitikan | ||
Krisi honek indartu egin du Nazio Batuek sustatutako Garapen Iraunkorreko Helburuen eta oro har arrisku globalen eta bereziki pandemien kudeaketan prebentzio eta hobekuntzaren arteko lotura. Sistema demokratikoek talde-dinamikak sortzeko gaitasun handiagoa dutela frogatu da, bai neurrien inplementazioari dagokionez, bai, bereziki, biharamunaren diseinuari dagokionez, sortuko diren arriskuak arintzeko xedearekin.
Erronka geoestrategikoak arrakastaz gainditzeko ezinbestekoak diren hiru balio: elkartasuna, elkarrekiko konfiantza eta lankidetza. Balio horiek, gainera, pertsonen artean eta erakundeen artean aplikatzen dira. Laburpena 6 |
||
7.- Kultura, Gizarte kritiko eta kohesionatu baten aldeko ezinbesteko tresna | ||
Kultura-politika publikoak aztertzeko unea da: krisi ekonomiko eta sozialeko testuinguru batean, nola antola daiteke zera publikoaren ikuspegitik kultura-sistema iraunkorrago bat? Mezenasgoari eta herritarrek eta erakunde pribatuek kulturaz baliatzeko duten inplikazioari buruzko eztabaida sortu da. Kulturak hezkuntzarekin bat egin behar du, eta ez hainbeste entretenimenduarekin: kultura/industria kontzeptua birdefinitu egin behar da; Kultura eta ekonomian, garapenean eta gizarte-berrikuntzan duen eragina; eta Kultura eta globalizazioa binomioa aztertu behar da: kulturaren turistizazioaz hitz egin daiteke? Kultura digitala-korporazio handiak/kulturaren doakotasuna dilemari ere heldu behar zaio. Laburpena 7 | ||
8.- Pandemia honetatik eta egiteko dauden gizarte-eztabaidetatik eratorritako irakaspenak | ||
Entre los retos y los debates sociales que emergen tras esta crisis cabe poner el acento en tres dimensiones estratégicas para civilizar colectivamente nuestro futuro como sociedad: 1) la dimensión socioeconómica vinculada al empleo y a las medidas que deben adoptarse para proteger su mantenimiento; 2) la educación, vector clave para formar la ciudadanía del futuro y para lograr cohesionar nuestra sociedad sobre la base de la equidad y la justicia, y 3) la salud, la dimensión sanitaria como clave de bóveda de todos nuestros derechos sociales a proteger desde la dimensión pública. Resumen/Conclusión de la conversación 8 |
||