Carlos Mataix

Carlos Mataix Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Antolakuntza Ingeniaritza Saileko irakasle titularra da, eta Giza Garapenerako Teknologiaren Berrikuntza Zentroko (UPM) zuzendaria.

 

Lehenago, 2008an,  Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) zuzendariaren kabinetean lan egin zuen, Plangintza eta Kalitate Unitatea abian jartzeko, eta, harrezkero, lankidetza-kontseiluko aholkulari aditu izaten jarraitzen du. 

 

 Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren sortzaileetako bat izan zen, eta Espainia Garapenerako GKEen Koordinakundearen lehendakariordea.  Espainiako eta nazioarteko hainbat gizarte-erakundetan ere parte hartu  zuen, besteak beste, Carasso Fundazioan, Cotecen eta  Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sarean (REDS).  Gainera,  enpresako katedretako zuzendaria  da eta Iberdrolako “stakeholders” kontseiluko  kidea. 

Irakasle bisitari izateko aukera izan dut  Institute of Development Studies-en (IDS), 2013an, eta  Science Policy Research Unit-en (SPRU), 2016. urtean, biak  Sussexko Unibertsitatekoak, eta aldi laburragoak egin ditut Latinoamerikako eta Europako unibertsitateetan.

Informazio gehiago jaso nahi duzu?








Informazio gehiago jaso nahi duzu?