ERRONKA

Nola lortuko dugu teknologiak gizartearen eraldaketa garatzeko ahalmena guztion ongirako garatzea?

Testuingurua

Big data informazio-kopuru oso handien atzipen eta prozesaketan izandako  gehikuntza izugarriaz ari da; datu horiek enpresek, agintariek eta beste erakunde batzuek kontrolatzen dituzte, eta horiek maneiatu eta prozesatzeko algoritmo eta teknika berriak erabiltzen dituzte. “Gauzen Interneta” (IoT) deritzonak beren artean oso konektaturik dauden gailu eta tresnen eztanda ekarriko du, eta informazio-kopuru ikaragarriak bildu ez ezik, informazio hori prozesatu, gurutzatu eta berrerabili ere egiten dute, erabakiak hartzeko gizarte-bizitzako hainbat arlotan: medikuntzan, elikaduran, finantzetan, garraioan, hezkuntzan, kiroletan, …. Sentsore horiek informazioa emango diete hodeian dauden konputazio-zerbitzuei, nola eragiten dioten elkarri gizaki eta inguruko gauzek (domotika, medikuntza, kirola, banka…).

Datuak leku guztietan daude, nonahikoak dira, eta, beraz, bizitzaren datifikazioa ari da gertatzen, errealitatearen irudikapen digitala, datuen ontologia, batzuek “datalogical turn” deitu dutena.Big dataren analitika iraultza ekonomiko eta sozial handi bat bezala ulertzen da, erabakiak modu zuzenago eta informatuagoan hartzen laguntzen duena eta joerak eta korrelazioak identifikatu eta aurreikustea ahalbidetzen duena. Hori bereziki garrantzitsua da, gaur egungo osasun-krisiaren testuinguruan ikusi den bezala, gizarte-interesa duten eremuetan, hala nola osasun publikoan; hor big data delakoak aukera ematen du epidemien hedapena iragartzeko, sendagaietan bigarren mailako edo albo-ondorioak aurkitzeko, ingurumen-kutsaduraren aurkako neurriak ezartzeko, etab. Baina garrantzi handia du, halaber, politika publikoen kudeaketan, garraioan, ingurumenaren babesean, nekazaritzan, zaintzan eta mendekotasunean, besteak beste. Hala ere, ez dira gutxi big dataren analitika horrek herritarren artean sortzen dituen erresistentziak eta beldurrak, bereziki datu pertsonalak jokoan daudenean, hala nola osasun-datuak edo laneko datuak.

Helburua

“Eta orain, zer” ekimenaren esparruan eratutako lan-komunitateak datu masiboen gobernantza oneko ekosistema, guztion ongira bideratua eta fidagarria, sustatu nahi du Gipuzkoako enpresa, ikerketa-zentro, herritar eta erakunde publikoen artean, eremu soziosanitarioari arreta berezia jarrita.

Emaitza

Helburu horri erantzun zehatz bat emateko, komunitate honetan parte-hartu duten  aditu eta Gipuzkoako enpresa, ikerketa-zentro, herritar eta erakunde publikoen ordezkarien artean datu masiboen gobernantza onerako itun bat sustatu dute – PRODATA Gipuzkoa ituna-, algoritmoen eta teknologien bidez datuak ustiatu ahal izateko esparru gisa; ustiapen horrek bidezkoa, inklusiboa eta jasangarria izan behar du, Europako RRI (Responsible, Research and Innovation) estrategiarekin eta GJHekin (Garapen Jasangarrirako Helburuekin) bat etorriz.

Itunak zazpi printzipio eta hiru konpromiso biltzen dituen adierazpena jasotzen du ekintzarako, eta laster aurkeztuko da, banakako eta erakunde interesdunen atxikimenduak batzeko asmoz.

Partaideak

Big Data komunitatea honako pertsona hauek osatzen dute:

Alberto Sotomayor
Alberto Sotomayor

Koordinatzailea

Txetxu Ausín
Txetxu Ausín

Aholkularia

Miren Gutierrez
Miren Gutierrez
Jorge Campanillas
Jorge Campanillas
Iñaki Pariente
Iñaki Pariente
Arantxa Rentería
Arantxa Rentería
Ander Urrutikoetxea
Ander Urrutikoetxea
Gerardo Amunarriz
Gerardo Amunarriz
Consuelo Cid
Consuelo Cid
Iñaki del Río
Iñaki del Río
Cristina Murillo
Cristina Murillo
Adriana Martínez
Adriana Martínez
Mikel Ulazia
Mikel Ulazia