ERRONKA
Nola indartuko dugu gazteen inplikazioa garapen jasangarriaren agendarekin, larrialdi klimatikoari aurre egiteko?
Testuingurua
Klima larrialdia definitzeko orduan nazioarteko adostasunik ez egon arren, modu amankomun batean konpartitzen da atzerako kontu batez ari garela, eta aurkako borrokan ezin dugula minutu bat ere galdu. Horrek urgentziazko izaera ematen dio beroketa globalari eta zientzialariek eta nazioek ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoak diren aldaketa jakin batzuk bizkortu behar direla kontziente gara.
Azken urteetan gazteen mugimenduak ari gara ikusten munduaren zehar, non bizimoduaren aldaketa sakonak eskatzen dituzten beroketa moteldu, bere nahi gabeko ondorioak murriztu eta itzulerarik ez duten fenomenoei egokitzeko, zaurgarrienganako inpaktuak ekidituz.
Gipuzkoako Jasangarritasunerako Hezkuntzako sareak urteak daramatza klima larrialdia lantzen Eskolako Agenda 21, sentsibilizazio kanpainak eta programa espezifikoen bidez eta orain 2030 Estrategiarekin lerrotuko du bere ekintza. Taldeak, era autonomoan mugitzen ari diren gazteei laguntzeko eta helburu amankomuna lortzeko beraiekin indarrak batzeko grina badu ere, nola ekidin, zein erreferente erakutsi, nola eskaini behar dituzten baliabideak gazteen funtzionamenduan eta antolaketan interferitu gabe, galdetzen dio bere buruari. Gazteekin batera esploratu nahi du nola elkar lortu beste gazteen inplikazioa eta gizarteko beste atalen edo sektoreen partehartzea.
Helburua
Jasangarritasunaren Hezkuntzaren eboluzio erritmoa eta gizartearen aldaketarena nola uztartu hausnartzea beharrezkoa da berrikuntza eta eraginkortasun ikuspegitik.
Gazteen mundu mugimendua fenomeno berria da, indar eta potentzial handikoa eta horrek oraina itxaropen eta aukeraz betetako momentu bihurtzen du eta baita elkarlanerako eta indarrak batzeko aukera ere; klima larrialdia arrazoi indartsua da elkarlanean lan egiteko. Hortaz, prozesu honen helburua topalekuak identifikatu eta elkarrekin proiektu baten prototipoa diseinatzea izango da.
Asko dugu ikasteko bertatik eta arrazoi onak ditugu indarrak batzeko eta elkarrekin eta modu eraginkorragoan lan egiteko, premiaz galdetzen digun erronka honi erantzuteko.
Emaitza
“Eta orain, zer”-ren esparruan eratutako komunitate honek helburu horiei erantzutea planteatu zuen, gazteen eta agenda jasangarriarekin inplikatuta dauden kolektibo desberdinen narrazioak, lehentasunak eta funtzionamendu-moduak (bir) ezagutuz.
Posizionamenduak, jakintzak eta hainbat ideia partekatu ondoren, komunitateak sei kapituluko –KLIMABENTURAK– multimedia-serie baten prototipoa diseinatu du. Serieak ikusleekin klima aldaketa eragiten duten faktorrei aurre egiteko irtenbideak arakatu eta etorkizun baikor bat irudikatzea du helburu hura eraikitzen hasteko.
Partaideak
Gazteen komunitatea eta iraunkortasuna pertsona hauek osatzen dute:
Kakun Orbegozo
Koordinatzailea
Cristina Monge
Aholkularia
Aitor Guisasola
Laguntzailea
Alaitz Bilbao
Garazi Auzmendi
Yolanda D. Rodriguez
Xabier Arlouchet
Anne Rodriguez
Begoña Cabaleiro
Ekiñe Velasco
Luis Mari Zaldua
Aitor Moreno
Ezagutu landu diren beste erronkak
Informazio gehiago jaso nahi duzu?
DATU-TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Arduraduna | Kutxa Taldea: Kutxa Fundazioa, Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa |
Helburua | Informazio-materialaren bidalketen kudeaketa (jarduerak eta ekitaldiak, gonbidapenak, prentsa-oharrak, proiektuen irudiak...) |
Legitimazioa | Interesdunaren baimena |
Jatorria | Zuzenean interesdunarengandik |
Hartzaileak | Ez da aurreikusten hirugarrenei datu-komunikazioak egitea, lege-bete beharra dagoenean salbu. Posibilitate hori kontuan hartzen bada, zure baimena eskatuko dugu. |
Eskubideak | Sartzea, zentzea, ezabatzea, mugatzea, aurkaegitea eta eramangarritasuna, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. |
Informazio gehigarria | Datuen Babesari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure Pribatutasun Politikan. |