Lege Oharra
Legezko ohar eta argibide hauek (aurrerantzean “Legezko Oharra”) arautuko dute Internetekowww.etaorainzer.eus.atariaren (aurrerantzean “Ataria”) zerbitzuaren erabilera, Kutxa Fundazioak Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duena. Kutxa Fundazioaren helbide soziala Mikeletegi, 79, 20009 Donostia da, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Fundazio Pribatu eta antzeko Erakundeen Erregistroan inskribatua dago, 172. zenbakiaz, 10. folioan, 1991ko irailaren 17an, eta bere IFK-zka. G-20368593 du.
Atariko nahiz eskainitako Zerbitzuetako orrietan nabigatzeak eta kontsultak egiteak esan nahi du onartu egiten direla ondoren deskribatuko diren baldintza orokorrak.
Ataria erabiltzeko baldintzak
Ataria eta bertako Zerbitzuak legearen eta Legezko Ohar honen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak.
Horretarako, Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzuak erabiliko honako kasuotan: legez kanpokoak diren edo Legezko Ohar honetan debekatuta dauden helburu edo ondorioak sortzen direnean; hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen direnean; edota Kutxa Fundazioaren edo Interneteko beste edozein erabiltzailerenZerbitzuen, tresneria informatikoen, agirien, artxiboen eta edozein tresneria informatikotan gordeta dauden era guztietako edukien ohiko erabilera edozein modutan kaltetu, gainkargatu, hondatu edo galaraz dezaketenean.
Bestelakorik adierazten ez den bitartean, Atariko web orrien edukia (besteak beste irudiak, testuak, markak, merkataritza-izenak, logotipoak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak barne, mugarik gabe) Kutxa Fundazioaren edo hirugarrenen jabetza intelektuala da. Kutxa Fundazioa ditu eskuratuta web orri hauen gaineko jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak, eta Erabiltzaileak orri hauetan sartzeak eta hauek erabiltzeak ez du inola ere esan nahi Kutxa Fundazioaren titulartasun nahiz jabetzakoa den edozein elementu erabiltzeko lizentzia edo eskubiderik eman denik.
Debekaturik dago web orri hauen edukiekin egin daitekeen kopia, bikoizketa, birbanaketa, merkaturatze edo beste edozein jarduera, baita iturriak aipatuta ere, Kutxa Fundazioaren adostasun berariazko eta idatzizkorik gabe.
Erabiltzaileak une bakoitzean erabilgarri dauden Zerbitzuen bidez edo kontsulten bidez ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan behar du. Zerbitzuak harpidetzeko eta kontsultak egiteko beharrezko formularioak betetzerakoan ematen dituen datu guztien egiazkotasuna bermatzen du Erabiltzaileak. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da Kutxa Fundazioari emandako informazio guztia etengabe eguneratuta mantentzea.
Kutxa Fundazioak debekatu egiten du Atarira sartzeko estekak jartzea, baldin eta aldez aurretik berariazko baimena eman ez badu horretarako.
Adingabeek, Zerbitzuak erabili ahal izateko, beren guraso, tutore edo legezko ordezkarien baimena jaso behar dute aurrez, eta beraiek izango dira beren kargura dauzkaten adingabeek egindako ekintzen erantzule.
Edozein kontsulta edo jakinarazpen egiteko, zalantzarik gabe jarri gurekin harremanetan Atariko Harremanetarako atala erabiliz edo mezu elektroniko bat hona bidaliz:kutxa@kutxa.eus.
Edozein jakinarazpen bidaltzeak Pribatutasun Politika onartzen dela esan nahi du.
Legezko Ohar honetan ezarritakoa urratzen duten Erabiltzaileei, aurrez ohartarazi beharrik gabe eta edozein unetan, kendu edota eten ahal izango dizkie Zerbitzuak Kutxa Fundazioak.
Bermeen bazterketa
Kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du Atarian dagoen informazioa edozein unetan eguneratu eta aldatzeko eskubidea, eta egoki deritzonean bertarako sarrera aldi baterako edo behin betiko mugatu eta galaraztea.
Kutxa Fundazioak ez ditu bermatzen Ataria eta Zerbitzuak erabiltzearen gaineko pribatutasun eta segurtasuna. Bereziki, ez du bermatzen baimendu gabeko hirugarrenek ezin izango dituztenik jakin Erabiltzaileek Atariaz nahiz bertako Zerbitzuez egiten duten erabileraren izaera, baldintzak, ezaugarriak eta inguruabarrak.
Kutxa Fundazioak ez du bermatzen bere Atariko Edukien edo eman daitezkeen Zerbitzuen legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna, osotasuna eta eguneratzea.
Atariak loturak ezartzeko hainbat gailu tekniko jarri ahal izango ditu Erabiltzaileen esku; hala nola, eta besteak beste, link-ak, banner-ak, botoiak, direktorioak eta bilaketako tresnak. Tresna hauen bidez, Erabiltzaileak hirugarrenenak diren edo beraiek kudeatzen dituzten web guneetara sartu ahal izango dira (aurrerantzean, “Webgune Estekatuak”). Estekak hauekAtarian ezartzeak duen helburu bakarra hau da: Interneten eskuragarri dauden informazio, eduki eta zerbitzuak bilatzen eta eskuratzen laguntzea Erabiltzaileei.
Kutxa Fundazioak ez du kontrolatzen ezta bermatzen ere hirugarrenek Atariaren bidez eskaintzen dituzten zerbitzuek birusik edo sistema informatikoan, agiri elektronikoetan zein fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen bestelako elementurik ez dutenik.
Bilaketa-tresnen emaitzak zuzenean hirugarrenek ematen dituztenez, Kutxa Fundazioak ezin ditu emaitza horiek kontrolatu.
Kutxa Fundazioak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileek beren web orrien bitartez elkartrukaturiko informaziotik ondoriozta daitekeenaz Web orrietan azaltzen diren adierazpenen erantzuleak adierazpen horien egileak izango dira. Horren haritik, Kutxa Fundazioak jardunbiderik egokienak garatzen ditu bere webgunetik kentzeko zilegi ez diren edo iraingarriak diren edukiak, baldin eta eskubideak urratu edo hirugarrenen aurkakoak izan badaitezke. Erabiltzaileak ezagutzen badu horrelako edukirik, mesedez, jar bedi harremanetan kutxa@kutxa.eus.
Kutxa Fundazioaren web orrien erabiltzaileak beharturik daude web orri horiek legeen eta usadioen arabera erabiltzera, eta Kutxa Fundazioaren edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute betebehar hori urratzeagatik eragin daitezkeen kalteez.
Datu pertsonalak babestea
Kutxa Fundazioak erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa hartu du. Horregatik, Kutxa Fundazioak legez eska daitezkeen datu pertsonalen babes-mailak hartu ditu, datu pertsonalei ematen zaien tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio libreari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Erregelamenduan oinarrituta. Era berean, eskuragarri dituen babes-baliabide tekniko gehigarri guztiak erabiltzen ahalegintzen da.
www.etaorainzer.eus webguneak “cookieak”erabil ditzake erabiltzaileek webgunearen orriak bisitatzean, euren nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta konfigura ditzaketen bestelako elementuak identifikatzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake “cookieak” jaso dituelako abisua jasotzeko, eta, hala badagokio, disko gogorrean ezar daitezen saihesteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibide eta eskuliburuak informazio hori zabaltzeko.
Arau orokor gisa, Kutxa Fundazioarekin harremanetan jartzeko, datu pertsonalak eskatuko dira inprimaki baten bitartez. Horri dagokionez, datu pertsonalei ematen zaien tratamenduaren helburuen eta baliabideen berri emango da, interesdunaren baimena eskatuko da datuak tratatzeko eta zerbitzua edo edukia pribatutasun-politikarekin bat datorrela bermatuko da. Politika horrek honako hauek zehaztuko ditu:
Pribatutasun-deklarazioa
Pribatutasun-deklarazio horren arabera, Kutxa Fundazioak aditzera ematen du zuk eman duzun informazioa erabiltzeari dagokionez abian jarriko duen politika:
“Tratamenduaren arduraduna”
Kutxa Taldea: Kutxa Fundazioa, Kutxagestion Zerbitzuak SLU eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa.
Kutxa taldea osatzen duten enpresak zuk enpresa horietako bakoitzari eman dizkiozun datuen Tratamenduaren Arduradunak dira. Datuen Babesari buruzko galderak egiteko edo kexak adierazteko, honako hau da taldearekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa: kutxa@kutxa.eus
“Helburua”
Interesdunek ematen diguten informazioa helburu espezifiko bat kudeatzeko tratatzen dugu Kutxa Fundazioan. Izaera pertsonaleko datuak tratatzearen xede diren helburu espezifikoen barnean gauzatzen diren jardueren artean honako hauek daude: gure erabiltzaileek eskatzen diguten informazioaren bidalketa kudeatzea, hainbat ekitaldi egin daitezen kudeatzea,interesdunentzat interesgarriak diren produktuen eta zerbitzuen eskaintzak ematea, eta abar.
“Legitimazioa”
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria bi alderdien arteko onespena da. Egin behar den tratamenduak horrelakorik eskatzen badu, zerbitzu-kontratu bat sortuko da eta kontratu hori egikaritzea legezko oinarria izango da aldez aurretik aurkeztutako eskaintzan azaltzen diren datuen tratamendurako, betiere eskaintza horretan jasota dauden hitzen eta baldintzen arabera.
“Hartzaileak”
Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraziko zaizkienik, legezko betebeharren bat badago izan ezik. Aukera hori aurreikusten bada, Kutxa Fundazioak zure baimena eskatuko du.
Datuak Kutxa taldeko beste enpresa batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie administrazio-arloko barne-helburuetarako. Kutxa Fundazioak EB 2016/679 Erregelamenduarekin bat datozen Arau Korporatibo Lotesleak ditu izaera pertsonaleko datuak tratatzeko eta arau horiek Kutxa taldeko enpresa guztietan aplikatzen dituzte.
“Eskubideak”
Edozein pertsonak berrespena lortzeko eskubidea du Kutxa Fundazioan pertsona horiei dagozkien datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez jakiteko.
Interesdunek beren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea dute, baita datu okerrak zuzen ditzaten eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datuak ken ditzaten eskatzeko, beste hainbat arrazoiren artean, datu horiek biltzeko izan ziren helburuetarako behar ez direnean.
Zirkunstantzia batzuetan, interesdunek eskatu ahal izango dute beren datuen tratamendua mugatzea; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko ditugu.
Zirkunstantzia batzuetan eta datuen erabilera bereziarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunak beren datuak tratatzearen aurka egon daitezke. Kutxa Fundazioak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta ezinbesteko legezko arrazoiak badaude edo egon litezkeen erreklamazioei erantzun behar bazaie edo erreklamazio horiek defendatu behar badira.
Interesdunek eskubidea dute Kutxa Fundazioan dauden datuen eramangarritasuna eskatzeko, datu horiek tratamenduaren beste arduradun batengana eramateko. Kutxa Fundazioak eramangarritasun hori egingo du datuen formatu eramangarriak erabiliz, betiere teknikoki egin badaiteke edo neurriz kanpoko ahalegin bat egin behar ez bada.
Eskubide horietaz baliatzeko, edozein pertsonak email bat bidal dezake kutxa@kutxa.eus helbideraEskaera jaso ondoren, interesdunari jakinaraziko zaio zer dokumentazio bete behar duen eskubide horietaz baliatzeko; horretarako, kasu bakoitzean beharrezkoak diren inprimakiak eta ereduak emango zaizkio.
Helburu espezifikoren bat betetzeko baimena eman bada, interesdunek eskubidea dute baimen hori edozein unetan kentzeko, eta horrek ez du eraginik izango zilegitasuna kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Interesdunek erreklamazio bat jar dezakete Datuak Babestearen alorreko Kontrol Agintaritza eskudunean, bereziki beren eskubideak baliatzeari dagokionez pozik geratu ez badira.
“Segurtasuna”
Kutxa Fundazioak tratamendu bakoitzaren arabera eskatzen diren segurtasun-neurri guztiak hartu ditu datu pertsonalak babesteari dagokionez, eta eskura dituen bestelako baliabide eta neurri teknikoak eta antolamenduzkoak ere ezarri ditu, Kutxa Fundazioari emandako datu pertsonalak galdu, behar ez bezala erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtzea saihesteko.
Kutxa Fundazioaren Interneteko guneen familiak hirugarren lekuetarako loturak eskaintzen ditu. Lotura horiek kontrolatzen ez direnez, hobe duzu pribatutasun-arloko praktikak arretaz irakurtzea.
Legeria aplikagarria
Legezko Ohar honen alderdi guztiak Espainiako legeriak arautzen ditu.