Duela bi aste  kontatu genizuenez, lehen bi saioak erronka entzuteari eta definitzeari buruzkoak izan ziren; hirugarrenean, irtenbide posibleak asmatu ziren, eta, aukerak lehenetsi ondoren, laugarren saioan, lau taldeek prototipoak sortzen hasi ziren.

Hilabete eskas geratzen zaigu prozesua amaitzeko, eta aukeratutako irtenbideak anbizio handikoak dira, baina taldeak motibatuta daude. Hemen protipoen aurrerapena: 

  •  Zientzia guztiontzat komunitateak argi ikusi du. Aho batez egin dute KM0 zientzia kontzeptua lantzearen alde, eta dagoeneko ari dira herritarren zientziari buruzko proiektuen plataforma bat sortzen, herritarrek prozesu zientifikoetan parte-hartze handiagoa izan dezaten. 
  • Kultura jasangarria handiagoa sustatzeko lan egiten duen komunitateak, sorkuntza-prozesuetan artisten eta herritarren arteko interakzio handiagoak izan dezakeen potentziala garatzearen alde egin du, gizarteak artea eta kultura gehiago estimatzeko helburuarekin.
  • Gazteak eta jasangarritasuna komunitateak Ikus-entzunezko produktu bat prototipatzen ari da, erreferentziazko proiektu eta bizimodu jasangarriak ikusarazteko eta hausnarketak eta eztabaidak pizteko, gazte-talde handi bat ekintzara igaro dadin garapen iraunkorreko agendaren esparruan, eta, zehazki, klima-aldaketaren aurkako borrokan. 
  • Guztion ongirako Big Data komunitatean, gizartearen eta osasunaren esparruan datu masiboen kudeaketaren inguruan identifikatutako erronken erantzunak adostu dira. Erantzun horiek erreferentziatzat hartuta, itun bat definituko da, horren bidez, hainbat sektore eta esparrutako eragile eta pertsonek testuinguru fidagarria ezartzen dute arlo horretako ekimenak egiteko.

Prototipoak kontrastatzeko saioak antolatu nahi ditugu abenduko lehen astean. Laster emango dizuegu horren berri.