Pandemiaz ezer gutxi dakigu eta dagoeneko hasi gara ez dakiguna dakigun hura baino askoz gehiago dela ohartarazten. Epidemiologoak birusa baztertu nahirik haren logika ulertzen saiatzen diren gisa, ikuspegi ekonomiko eta sozial batetik pandemia honen efektuak (birus bera bezain ezezagunak) identifikatu nahian errealitatea ikuskatzen ari gara uneoro.

Hala izanik ere, ezjakintasun hori mugatu daiteke. Badakigu jada efektu ekonomikoak dagoeneko latzak izaten ari direla. Euro gunean BPG-aren %3,8-ko eroriera, Espainia mailan %5,4koa dena, orain dauzkagun beste hainbat ebidentzien artean, etorkizun hurbilean %20ko langabezia maila eta %120 inguruko zor publikoak aurreikusten ari diren prebisioak balizkoak direla agertzen digute. XX. mende hasierako Atzeraldi Handian ere eduki ez ziren efektuen datuak, alegia.

Ondorio sozialak, baina, ez dute adierazle makroekonomikoekin lotura soilik, krisi beraren ezaugarriekin ere baizik. Kasu honetan, krisia osasun arloan sortu da ondoren bere ondorioak esparru publiko naiz pribatura hedatuz. Honek sektore oso zehatzetan ondorioak larriagoak izatera bultzatuko duen jokamolde eta ohitura aldaketetara eramango gaitu, hauetariko askok gure testuinguruan inpaktu nabarmena duten sektoreekin lotura dutelarik (ostalaritza eta turismoa, esate baterako). “Normaltasun berria” deitu den honek jokamolde aldaketa hauekin zerikusi zuzena du, ekonomia guztiz birpentsatzeko beharra sortuz.

Egoera honetan gizartearen pobrezia maila orohar igo eta ekonomiaren hainbat esparrutan sekulako presioa ekarriko duela nahiko agerikoa dirudi. Halabaina, ziurtasun honekin batera hainbat galdera datorzkigu burura: pobrezia orokorrean igotzeaz gain, desberdintasun mailak igoko al dira ere? Nolakoa da eta nola funtzionatzen du ekonomikoak distantzia gizartean? Esparru guztiek edukiko al dute honetara egokitzeko gaitasuna?

Esparru publikoaren maniobra tartea zalantzan dago ere. Krisiaren aurrean politika eta administrazioak, maila guztietan, krisiaren ondorioak leuntzearen alde paper aktibo bat hartzeko joera agertzen zutela ikusi ahal izan genuen pandemiaren lehen asteetan. Noraino iritsi ahalko ote da asmo hori? Nola egingo ditugu iraunkor eta jasangarriak jada ezinbesteko gisa agertzen diren politika publiko horiek?

Gizarteak egoera honetan aurre hartu beharko dituen erronkak aukeren ikuspegitik uler daitezke ere. Eredu gisa: Errenta Basiko Unibertsala bezalako ideiak eztabaida publikoan bere kasu zuhurrenean agertzen badira ere (hau da, Gutxieneko Errenta edo Gutxieneko Bizi Diru Sarrera moduan, hain zuzen ere), euren potentziala agertzen ari dira. Gure babes sozial sistemak hobetzeko – batzuek borobiltzeko diote – unea iritsi al da?

Hirugarren saio honetan Margarita León (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Zientzia Politikoan irakasle), Joseba Zalakain (Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Politiken Dokumentazio Zentruaren zuzendaria) eta Borja Barragué (UNED-en Zuzenbide Filosofian irakaslea) , Cristina Astier (Globernance-ko ikerlaria) moderatzaile gisa edukiz, galdera hauek eta beste hainbat erantzuten saiatuko dira. Ez galtzeko modukoa!