ERRONKA

Nola deskonfinatuko dugu arte-talentua, eta nola sustatuko ditugu sorkuntza eta beraren iraunkortasuna?

Testuingurua

Pairatzen ari garen pandemiak osasun, gizarte eta ekonomia mailako krisia ekarri du, eta horrek, aurreko krisietan bezala, eragin sakona izan du eta izango du kultura-sektorean bere balio-kate osoan:  inspirazioan, sorkuntzan, finantzaketan, sustapenean, banaketan, erakusketan, … finantza-hauskortasun handiagoa eta funts publikoekiko mendekotasun handiagoa dituelako. 

Aldi berean, inoiz ez bezalako konfinamendu-egoera batean, jendea kulturari atxiki zaio, eta kontsumoak gora egin du; zalantzarik gabe, horrek erakusten du kultura ezinbesteko bidelaguna dela, gizarte-ongizatean funtsezko zeregina duela, eta, beraz, babestu eta indartu egin behar dugula, are gehiago, krisialdietan. 

Gaur egun ere, deskonfinamendu-garaian, erakusketa-gune askok itxita edo edukiera oso murriztuekin jarraitzen dute, eta hainbat kultura-ekitaldi desprogramatu egin dira; horren ondorioz, kontratu asko eta asko bertan behera geratu dira. Erraz ondoriozta daiteke testuinguru horrek, gizartearen oinarrizko eskubide baten erabilera baldintzatzeaz gain, berehalako eragina izan duela berez ere ahula  den artisten egoera ekonomikoan eta sustatzaileen inbertsio eta proiektu askoren bideragarritasunean. UNESCOk berehala egin du eragin edo inpaktua ebaluatzeko eta larrialdi honetatik kultura onik ateratzeko irtenbideak bilatzeko deia.

Abiapuntu gisa Gipuzkoan osagai onak ditugu, krisialdi honi modu ezin hobean aurre egiten lagundu beharko luketenak: kultura-kontsumo handiko lurraldea, eragile publiko eta pribatuen sentikortasuna eta, are garrantzitsuagoa dena, guztien adostasuna balio-kate osoa sustatuko duen eta gizarte kohesionatuago bati lagunduko dion kultura erresiliente eta iraunkorra bultzatzeko nahian.

Helburua

“Eta orain, zer” ekimenaren esparruan eratutako lan-komunitateak, Gipuzkoako ekosistema kulturalaren hainbat ordezkarirekin elkarlanean, kultura iraunkorrerako eredu batez hausnarketa egin, birpentsatu eta berriz zehaztu edo definitu nahi du. Eredu horrek tokiko arte-sorkuntza eta edukien erabilgarritasuna babestu behar ditu, kultura-adierazpideen aniztasuna mugatu gabe; kulturaz baliatzeko arrakalak minimizatuko ditu; balio-kate osoan eragileen bideragarritasun ekonomikoa ahalbidetzeko kanal eta formula berriak identifikatu eta garatuko ditu; eta kulturak ongizatean eta gizarte-kohesioan duen eginkizuna sendotuko du. 

Emaitza

Komunitate honek, gure inguruan sortzen eta sustatzen den kultura ikusarazteko eta balioa emateko irtenbide jasangarriak bilatzea helburu zuen. Kideen gogoeta eta ekarpenei esker, lehenetsi beharreko lan-ildo bat identifikatu ahal izan da –ZUBIAK-, arte-sortzaileen lana herritarrei hurbiltzeko hainbat ideia biltzen dituena. Gure gizarteak artea eta kultura estimatzea eta balioa handitzea du helburu hurbilketa horrek, ezinbesteko baldintza baita kulturaren jasangarritasuna sustatzeko.

Partaideak

Kultura-komunitatea honako pertsona hauek osatzen dute:

Mikel Mendarte
Mikel Mendarte

Koordinatzaile

Garikoitz Iruretagoyena
Garikoitz Iruretagoyena

Laguntzaile

Jon Maya
Jon Maya
Amaia Urzain
Amaia Urzain
Clara Montero
Clara Montero
Iñigo Argómaniz
Iñigo Argómaniz
Aitor Moreno
Aitor Moreno
Eider Caraciolo
Eider Caraciolo
Josean Rodriguez
Josean Rodriguez
Jaime Otamendi
Jaime Otamendi
Patxi Presa
Patxi Presa
Eva Salaberria
Eva Salaberria