Klimabenturak

“Gazteak eta jasangarritasuna” komunitateak landutako prototipoak gaztedi zabal batek klima larrialdiari aurre egiteko ahalduntzea du helburu. Serie motzaren formatua duen ikus-entzunezko bat diseinatu da, hausnarketa, elkarrizketa eta sorkuntza barneratzen duen formatuan dagoeneko gizarte eraldaketan diharduten esperientzia eta proiektuak ezagutaraziz. Bertan, etorkizun utopiko bat ardatz gisa jorratuz, 5-6 gaztek osaturiko lagun talde batek kapitulu bakoitzean krisi klimatikoari aurre egiteko erronka jakin bati erantzuten saiatu beharko du gaiaren inguruan dauden arazoak eta irtenbideak sakonki aztertu ondoren. Paraleloki mahai inguruak, design thinking eta panel partekatuak bezalako erremintak erabiliaz, herrietan hausnarketa, eztabaidak eta ekintzak antolatzeko aukerak lantzeko gonbidapena egongo da. Hala, ikusleak, jarrera pasiboa alde batera utzita, aktibismora eta ekintzetara gonbidatuko dira.

Prototipo honen bidez gonbita luzatzen da moteltzera, hausnartzera, debatitzera eta ekitera!

Este prototipo es el resultado del trabajo de la comunidad de “Jóvenes y sostenibilidad” realizada en el marco de la iniciativa “Eta orain, zer”, una iniciativa impulsada por Kutxa Fundazioa.