Gu gara...
Eta Orain, zer Kutxa Fundazioaren ekimena da. Konfiantza eta ekintza hausnarketatik eraiki nahi ditugu. COVID-19aren krisiak gure gizartean sortu dituen zalantzak eta ziurgabetasunak desagerrarazi eta gure etorkizuna elkarrekin pentsatzen lagundu.
Eta orain, zer ekimenak ezagutza, hausnarketa partekatua eta ekintza kolektiboa sustatzen eta zabaltzen dituen elkarrizketa gune bihurtu nahi du.
Ekimena gizarte zibilak edo gure erakuntde publikoek etorkizunari begira sortutako beste ekimenekin elkarlanean aritzeko edo batzeko bokazioz sortu da, hala nola Etorkizuna Eraikiz. Hala, adierazitako helburuak lortzeko interesa duen pertsona edo erakunde ororentzako gune ireki bat eskaini nahi diogu.
Horretarako, Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuak sustatzen ditugun elkarrizketen norabide zientifikoa bereganatuko du.
Kutxa Fundazioa
Kutxa Fundazioa Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren Gizarte Ekintzaren jarraipen historikoa da.
Gure xedea da Gipuzkoaren garapen sozial eta ekonomikoari laguntzen dioten proiektu eta jardueren, norberarenak edo lankidetzakoak, sustatzea eta jasangarritasuna bultzatzea. .
Kultura eta artea sustatuz —Kutxa Kultur, Kutxa Kultur Artegunea eta Kubo-Kutxa aretoa-, jasangarritasunaren aldeko herritarren kontzientziazioa eta inplikazioa bultzatuz, Kutxa Ekogunea-; zientziaren dibulgazioa eta hezkuntzaren bidez – Eureka! Zientzia Museoa-; elkartasuna eta gizarte-ekintza sustatuz –Gipuzkoa Kutxa Solidarioa– y eta osasunean I+Gn inbertituz – Onkologikoa Fundazioa-.
Honelako une batean, gizartera irekitzeak eta hausnarketa partekatua bideratzeak Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei buruz dugun zeregina hobeto definitzen lagunduko digula uste dugu.
Globernance
Gobernantza Demokratikoaren Institutua, Globernance, ezagutzaren hausnarketa,ikerketa eta hedapenerako zentroa da, Daniel Innerarityk eta Juanjo Álvarezek sustatua.. Haren helburua gobernantza demokratikoaren arloan ikertzea eta prestatzea da, gure garaiko pentsamendu politikoa berritzeko.
Globernance-ren bokazioa elkarlanerako, elkarrizketarako eta jakintza trukatzeko gune bihurtzea da. Horretarako, sarean lan egiten du ikerketa sozial eta politikoaren arloan munduan erreferentzia diren zentro batzuekin, eta erakunde eta enpresekin elkarlanean dihardu berrikuntza soziala eta gobernantza demokratikoa sustatzeko.
Globernance-ren aburuz, proiektu hau erronka etiko eta intelektuala da, eta hausnarketa sustatzea du helburu. Honen bidez, Gipuzkoako gizarteari baliagarri izaten saiatu nahi du, eta egungo munduaren elementu konplexuen ondoriozko kezkei eta erronkei erantzun eraginkorrak proposatu eta eman.
Informazio gehiago jaso nahi duzu?
DATU-TRATAMENDUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Arduraduna | Kutxa Taldea: Kutxa Fundazioa, Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa |
Helburua | Informazio-materialaren bidalketen kudeaketa (jarduerak eta ekitaldiak, gonbidapenak, prentsa-oharrak, proiektuen irudiak...) |
Legitimazioa | Interesdunaren baimena |
Jatorria | Zuzenean interesdunarengandik |
Hartzaileak | Ez da aurreikusten hirugarrenei datu-komunikazioak egitea, lege-bete beharra dagoenean salbu. Posibilitate hori kontuan hartzen bada, zure baimena eskatuko dugu. |
Eskubideak | Sartzea, zentzea, ezabatzea, mugatzea, aurkaegitea eta eramangarritasuna, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. |
Informazio gehigarria | Datuen Babesari buruzko informazio gehigarria kontsulta dezakezu gure Pribatutasun Politikan. |