Gainditu gabeko erronkei buruz hausnartzeko astia izan dugun ezohiko uda honen ondoren, “Eta orain, zer” ekimenak berriro ekingo dio bere jarduerari, erronka horiei heltzen lagunduko diguten elkarrizketa berriekin. 

Berrikuntza-aliantzak eta -guneak sortzea, desafioei aurre egiteko modu gisa aurreko elkarrizketa guztietan aipatu zena, sakon landuko da uda osteko lehenengo elkarrizketan.  Baina ez dugu horren beharraz eta garrantziaz bakarrik hausnartuko: elkarlanerako guneen ahalmen edo gaitasuna gauzatzeko, lau lan-komunitate abian jarri eta garatuko dira, emaitza zehatzak lortzera bideratuta. Emaitza horiek, prototipo gisa, krisi honetan sortu diren lau erronkei erantzuten diete.

Horrela, “esatetik egitera” igaroko gara honako erronka hauetan: ingurumen-jasangarritasunaren hezkuntzan; guztion zientzia eta kultura iraunkorra sustatzeko beharrean; eta teknologiak guztion ongirako daukan potentziala bultzatzen. Azken erronka hori hausnarketa-gai bihurtuko da bigarren elkarrizketan.

Eta azkenik, hirugarren elkarrizketan, gure buruari galdetuko diogu pandemiak, eta horri lotuta dagoen guztiak, nola behartzen gaituen kontratu soziala birpentsatzera eta berritzera, hori izanik gizarte gisa eratzen gaituena.

Hemen ikus dezakezu programa xehetasun gehiagorekin.

Erronka partekatuak, horiek guztiak zeharkatzen dituzten eztabaidak eta proposamenak egiteko borondate argia izango dira elkarrizketa horietan, eta lagungarri izango dira orain beren ibilbideari ekiten dioten lan-komunitateen eraikuntza kolektiboko prozesuan. 

Orain arte bezala, interesa duen edonork parte har dezake elkarrizketa birtualetan, bi modutan:

  1. Ekimen honetarako sortutako kanalean izen emanaz, Zoom, edukiera mugatua du. Kasu horretan, txostengileekiko interakzio edo elkarreraginak zuzenekoak izango dira.
  2. YouTube Live-tik topaketa birtualez irekian gozatuz eta komentatuz. Streaminga YouTubeko gure kanaletik ikusi ahal izango duzu, baita gure web orrian ere.

Zuen zain gaude!