“Eta orain, zer” ekimena konfinamenduaren testuinguru historikoan sortu da, ezagutza, gogoeta eta elkarrizketa partekatzeko eta COVID-19 sortutako ondorioak hobeto ulertzeko.
Elkarrizketa birtualen bidez bi hilabeteko hausnarketa partekatuaren ondoren, ekintzara pasatzeko unea iritsi dela uste dugu.
Eta zer proposatzen dugu?
Lau lan-komunitate eratzea proposatzen dugu, jatorri eta jakintza desberdinetako pertsonek osatuak, interes komunak dituztenak eta guztien onerako emaitza bat garatzeko prest daudenak.
Kutxa Fundaziotik adimen kolektiboa eta gizarte zibilaren konpromisoa artikulatu nahi ditugu, COVID-19K sortutako ondorioetakoren bati erantzun zehatzak emateko.
Norentzat bideratuta daude komunitateak?
Gure elkarrizketetan identifikatutako erronketako bati erantzun kolektiboa emateko konpromisoa hartu nahi duten pertsona eta erakundeetara jotzen dugu, irizpide hauen arabera:
- COVIDek Gipuzkoako lurraldean ahultasun edo indartu beharreko aukera gisa nabarmendu dituen erronkak.
- Sektore desberdinei, ezagutza anitzei eta askotariko ikuspegiei buruzko galderak egiten dituzten ikuspegi hibridoak ahalbidetuko dituzten erronkak.
- Gipuzkoako beste foro batean lantzen ari ez diren erronkak, esfortzuak bikoiztea saihesteko.
- Epe laburrean emaitza sendoa eta kalitatezkoa lortzea posible egiten duten erronkak.
Zer emaitza lortzea espero dugu?
Garatu beharreko emaitzen hurbilketa irekia egin dugu. Gehiago fintzen joango gara landu beharreko erronkak zehatzen, eta komunitateak osatzen amaitzen duten pertsonen profilaren arabera.
- Gizarte zibilak garatutako gomendio, policy advice edo proposamen eraldatzaileak, esparruaren edo gaiaren arabera egiteko eskumena edo gaitasuna duten entitateei zuzendutakoak.
- Proiektu bat, prototipo bat edo esperientzia pilotu bat diseinatzea, konpromisoa eta egiteko gaitasuna erakusten duten pertsona, talde edo entitateek inplementatu beharrekoa.
Oraingoz, komunitateek egin beharreko produktuen ezaugarri komun batzuk proposatzen dizkizuegu, eta, datozen asteetan, erronka batzuk planteatuko dizkizuegu:
- Guztien onerako izatea.
- Sistemaren ikuspegi eraldatzailea izatea.
- Eragingarriak izatea, ezarri beharreko ekintza zehatzetan bihurtu ahal izatea.
- Lurraldeko entitate edo agenteek eskalatu edo erreplikatzeko modukoak izatea.
- Erakusleak izatea eta ikuspegi dibulgatzailea barne izatea.
Nola funtzionatuko dute komunitateek?
Komunitateak lankidetza-ingurune hibrido gisa eratzen dira (batez ere birtualak), eta ezaugarri orokor komunak dituzte. Ezaugarri horiek, komunitateak sortu ondoren, zehaztuko dira:
-
- Lankidetzarako lan-eremu inklusiboa, ekosisteman erreferente diren gutxieneko erakundeek eta gaian ezagutza zabala duten pertsonek osatua.
- Bokazio praktikoarekin, propositiboekin eta ekintzara bideratuta.
- Kudeaketa-printzipio horizontalak izango dituena, eta dinamizazioa bultzatzen eta produktuan definitzen errazten duen laguntzaile-taldea izango duena.
- Funtzionatzeko bermea eta erabiltzeko erraza duen euskarri teknologikoa dutenak.
Zein dira hurrengo urratsak?
Gure asmoa da iraileko bigarren hamabostaldian komunitateak abiaraztea eta abenduaren erdialdera arteko hamabostaldiak antolatzea.
Datozen asteetan, prozesua eta metodologia definitzen aurrera egingo dugu. Aldi berean, landu beharreko erronkak zehaztea gustatuko litzaiguke. Horretarako, interesa duen pertsona orok gure webguneko parte-hartu atalean dagoen formulario hau betetzera animatzen zaituztegu. Bertan, landu beharreko gaiak planteatu eta komunitateetan zer eskaini nahiko genukeen kontatzeko aukera izango duzu.
“Eta orain, zer” komunitateetan parte-hartu nahi duzu? Konpromiso sozialaren unea da. Gizarte zibilak ekarpen handia egin dezake. Eman dezagun aurrerapauso hori. Eta egin dezagun elkarrekin.