Aste honetan, “Eta orain,zer” lan-komunitateei ekin diegu. Aurretik informatu zaituztegun moduan, COVIDen krisian azaleratutako lau erronka landuko ditugu, eta lau helburu hauek lortzen laguntzea proposatzen dugu.
Komunitateen konfigurazioa plurala eta operatiboa izaten saiatu gara. Taldeak txikiak dira, baina aurrerapenak partekatzeko eta interesa duten guztien ekarpenak jasotzeko aukera egongo da prozesuan zehar antolatuko ditugun kontraste saioetan. Jakinaraziko dizuegu!
Nola sustatzen dugu konfiantza handiagoa eta gizartea zientziara hurbiltzea?
COVID-19 krisian berriro ere indarra hartu duen kezka horri erantzuna ematen saiatuz, Zientzia Guztiontzat lan-komunitatearen asmoa da hainbat eragilek (unibertsitate, ikerketa-zentro, teknologia-zentro, museo, elkarte eta abarrek) gure lurraldean egiten duten lan zientifikora hurbiltzea eta horretan inplikatzea. Helburua da Gipuzkoako gizartea, herritarren eta komunikabideen eskura jartzea informazio zientifikorako erreferentzia-esparru fidagarria, horrela herritarren parte-hartzea bultzatuz sortutako ezagutzaz sozialki jabetzeko.
Miren Millet Eureka! Zientzia Museoko langileak koordinatuko du komunitatea eta Txetxu Ausin, CSICeko eta Globernanceko ikertzailearen laguntza zientifikoa izango dugu. Parte-hartzaileak hauek izango dira:
- Unibertsitatean lan egiten duten pertsonak, zientziaren sustapenean esperientzia handia dutenak; esaterako, Juan Ignacio Pérez, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrakoa, Igor Campillo, Euskampus Fundaziokoa, Mikel Mancisidor, Deustuko Unibertsitatekoa;
- Zientzia-dibulgazioan esperientzia handia duten institutu edo ikerketa-zentroetako arduradunak: Julio Arrizabalaga Biodonostiakoa, Ricardo Diez Muiño DIPC-koa, Gurutz Linazasoro de Vibebiotech enpresako arduraduna.
- Eta zientzia sustatzen duten entitateen ordezkariak, Garazi Andonegi, Elhuyar Zientziatik, Juantxo Agirre, Aranzaditik, eta Rosa Errazkin, Laboratorium Bergara Zientzia Museotik.
Informazio gehiago: https://etaorainzer.eus/nola-sustatuko-dugu-zientziarekiko-konfiantza-eta-gizartea-zientziara-gehiago-hurbiltzea/
Nola deskonfinatzen dugu talentu artistikoa eta nola sustatzen ditugu sormena eta jasangarritasuna?
Kultura-sektoreak bizi duen larrialdiari erantzunez, lan-komunitate honen helburua da Gipuzkoako ekosistema kulturalaren hainbat ordezkarirekin elkarlanean, kultura iraunkorrerako eredu batez hausnarketa egin, birpentsatu eta berriz zehaztu edo definitzea. Eredu horrek tokiko arte-sorkuntza eta edukien erabilgarritasuna babestu behar ditu, kultura-adierazpideen aniztasuna mugatu gabe; kulturaz baliatzeko arrakalak minimizatuko ditu; balio-kate osoan eragileen bideragarritasun ekonomikoa ahalbidetzeko kanal eta formula berriak identifikatu eta garatuko ditu; eta kulturak ongizatean eta gizarte-kohesioan duen eginkizuna sendotuko du.
Komunitate hau osatzeko, kulturaren esparruan lan egiten duen balio-kate osoa hartu dugu kontuan, bai inspirazioan eta sorkuntzan diharduten profesionalak, bai finantziazioan, sustapenean, banaketan eta erakusketan parte hartzen duten eragileak. Lan taldea Mikel Mendartek, Kutxa-Kulturreko arduradunak, koordinatuko du, eta partaide hauek osatuko dute:
- Jon Maya. koreografo eta dantzaria.
- Iñigo Argomaniz, Donostiako Get in musika sustatzailea.
- Amaia Urzain, arte hezkuntzako espezialistarena.
- Clara Montero, Tabakaleraren kultur zuzendaria izango dira bertan.
- Eta kultura-arloko hainbat ordezkari instituzional Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udala.
- Beste arlo batzuetako ikuskerak eta esperientziak osatuko ditugu, hala nola, Adegiko Ekintzaileen Foroko Josean Rodriguez ekimeneko adituak, Impact Hub-eko Aitor Moreno eta Josean Hernández; GAIAko Eider Caraciolo (Ezagutzaren Industrien eta Teknologia Aplikatuaren Elkartea) eta Eva Salaberria, Herritarrentzako Donostiako Planaren arduraduna eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren aurreko zuzendaria.
Informazio gehiago: https://etaorainzer.eus/komunitateak/nola-deskonfinatuko-dugu-arte-talentua-eta-nola-sustatuko-ditugu-sorkuntza-eta-beraren-iraunkortasuna/
Nola lortzen dugu big datak gizarte-eraldaketarako duen potentziala guztion ongirako garatzea?
Gaur egungo osasun-krisian, big datak aukera ematen du epidemien hedapena aurresateko, aztarnak egiteko, botiketan albo-ondorioak aurkitzeko, etab. Hala ere, ez dira gutxi big data analitika horrek biztanleen artean sortzen dituen erresistentziak eta beldurrak, bereziki datu pertsonalak jokoan daudenean, hala nola osasunari buruzko datuak edo laneko datuak. Big data komunitatea, guztion onerako, enpresen, ikerketa-zentroen, herritarren eta Gipuzkoako erakunde publikoen artean datu masiboen gobernantza oneko ekosistema bat sustatzen saiatuko da. Ekosistema hori guztion onerako eta konfiantzazkorako izango da, eta arreta berezia eskainiko dio gizarte- eta osasun-arloari.
Alberto Sotomayor, Kutxa Fundazioko eraldaketa digitaleko arduraduna, eta Txetxu Ausin, CSIS eta Globernance-ko ikertzailea, komunitate honen koordinatzaileak izango dira. Pertsona hauek parte-hartuko dute bertan:
- Big datan eta eskubide digitalean adituak diren Miren Gutierrez, Jorge Campanillas eta Iñaki Pariente;
- Sektore pribatuko profesionalak, teknologia garapenean erreferenteak direnak, hala nola Tecnaliako Arantxa Rentería, Ibermáticako Iñaki del Río, GAIA clusterreko Cristina Murillo.
- Adriana Martínez, APTESen izenean, teknologia soziala sustatzea helburu duten Gipuzkoako erakundeen sarea;
- Osasun- eta gizarte-osasuneko erakundeetako arduradunak, Onkologikoko Ander Urrutikoetxea eta Matia Fundazioko Gerardo Amunarriz;
- Eta Consuelo Cid boluntarioa Nagusilanen, herritarren, hau da, datuen jabeen ahotsa izango dena.
Informazio gehiago: https://etaorainzer.eus/nola-lortuko-dugu-teknologiak-gizartearen-eraldaketa-garatzeko-ahalmena-guztion-ongirako-garatzea/
Nola indartuko dugu gazteen inplikazioa iraunkortasunerako agendaren garapenean, larrialdi klimatikoari aurre egiteko?
Gazteek klima-aldaketaren aurrean egiten duten mugimendu orokorra fenomeno bat da berria eta indar eta potentzial handikoa, itxaropen- eta aukera-une bihurtu dena indarrak batzeko. Larrialdia Ática elkarlanerako arrazoi garrantzitsua da. Ildo horretatik, komunitate honen helburua topaleku bat sortzea izango da. jakintza, ideia eta baliabideak partekatzeko, ekintzak koordinatzeko eta 2030 agendan oinarritutako ekimena planteatzeko, larrialdi klimatikoari aurre egiteko.
Kutxa Ekoguneko Kakun Orbegozok koordinatuko du komunitatea, eta Globernanceko ikerlaria den Cristina Monge-ren aholkularitza izango dugu, agenda iraunkorrean aditua dena. Komunitate honetako parte-hartzaileak hauek izango dira:
- Ingurumen-hezkuntzan eta garapen iraunkorraren sustapenean esperientzia handia duten erakundeen ordezkariak: Yolanda D. Rodriguez Ihobekoa, Luis Mari Zaldua Gipuzkoako parketxe-saretik, Txema Hernández Cristina Enea Fundaziotik, Alaitz Bilbao Fagus interpretazio-zentrotik, Garazi Auzmendi Landarlanetik, Begoña Cabaleiro Emaus Fundaziotik eta Xabier Arlouchet Bizi elkartetik.
- Gainera, gazteen partaidetza zuzena izango dugu: Anne Rodriguez, Friday´s for future ordezkatzen, Aitor Moreno, Impact Hub-etik, eta Ekiñe Velasco, EHUn ingurumen-zientzietan graduatua dena.
Informazio gehiago: https://etaorainzer.eus/nola-indartuko-dugu-gazteen-inplikazioa-garapen-jasangarriaren-agendarekin-larrialdi-klimatikoari-aurre-egiteko/
Trackbacks/Pingbacks