“Eta orain, zer” ekimena duela bederatzi hilabete sortu zen Kutxa Fundazioa-ren eskutik eta Globernance-ren lankidetzarekin, pandemiari erantzuteko hausnarketa eta ekintza partekaturako gune gisa.
“Eta orain, zer” proiektuak bere sorreratik argi izan du hausnarketa partekatutik harago joan nahi zuela. Hausnarketa beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Herritarrek entzun, ulertu, elkarrekin pentsatu … behar dute, baina baita eragin, antolatu eta konponbidearen parte izateko konpromisoa hartu ere.
Irailean, Kutxa Fundazioak ekintzara pasatzea erabaki zuen, eta berrikuntza irekiko lau komunitate ─Guztiontzako zientzia, Gazteak eta jasangarritasuna, Guztion onerako Big Data eta Kultura jasangarria─ jarri zituen martxan, krisiarekin batera sortu diren lau erronkari erantzun ahal izateko. Berrogei bat pertsonak parte hartu dute komunitate horietan, askok modu pertsonalean eta beste batzuek gure lurraldeko erakunde erreferenteen ordezkari gisa.
Orain, ondorioak aurkezteko unea iritsi da, eta, horretarako, amaiera-ekitaldia egingo dugu ostegunean, urtarrilaren 28an, 17:30etik 19:00etara, Kutxa Kultur Plazan (Tabakalerako 4. solairuan). Edukiera mugatua izango denez, publikoak birtualki parte hartu ahal izango du, aldez aurretik honako esteka honetan izena emanda.
Ekitaldia Cristina Mongek eta Amaia Otazok dinamizatuko dute: lehena analista politologoa eta Globernanceko kolaboratzailea da, eta bigarrena Kutxa Fundaziokoa; eta bertan lau lan-komunitateek azken hiru hilabeteetan garatu dituzten emaitzak ezagutzeko aukera izango dugu horien protagonistetako baten edo batzuen bidez.
Gurutz Linazasorok (neurologoa eta Vivebiotech-eko lehendakaria) eta Miren Millet-ek (Eureka! Zientzia Museoa) “Zientzia Km0” plataformaren prototipoa aurkeztuko digute, Gipuzkoan egiten den kalitatezko zientzia herritarrei hurbiltzea eta herritarren zientzia-proiektuak sustatzea helburu dituena, herritarrek prozesu zientifikoetan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Komunitate honetan erreferentziazko zentroak gidatzen dituzten zientzialariak izan dira parte hartzen, adibidez, Biodonostiako Julio Arrizabalaga, DIPCeko Ricardo Díez Muiño, Euskampuseko Igor Campillo; baita gaian adituak ere, hala nola Kultura Zientifikoko Katedrako Juan Ignacio Pérez, Deustuko Mikel Mancisidor eta CSICeko Txetxu Ausín; baita zientzian aritzen diren erakundeetako ordezkariak ere: Elhuyar Zientziako Garazi Andonegi, Laboratorium Bergara Zientzia Museoko Rosa Errazquin, eta Aranzadiko Juantxo Agirre.
Iñigo Argomanizek (Get in) eta Mikel Mendartek (Kutxa Kultur) kulturako komunitateak egin duen hausnarketa-prozesuaren eta landu dituen ideien berri emango digute, arte- eta kultura-sorkuntzari laguntzeko eta sektoreko balio-kate osoan iraunkortasun handiagoa ahalbidetzeko. Komunitatean parte hartu dutenen artean daude Jon Maya artista, Clara Montero Tabakalerako kultura-zuzendaria, Amaia Urzain arte-hezkuntzako aditua; zenbait erakundetako ordezkariak: Jaime Otamendi, Patxi Presa eta Eva Salaberria; eta sektore pribatutik, ADEGIko Ekintzaileak Foroko Josean Rodriguez, Impact Hub-eko Aitor Moreno eta GAIA klusterreko Eider Caraciolo.
Txetxu Ausinek (CSICeko eta Globernanceko ikertzailea) eta Miren Gutierrezek (datuen analisian, ikerketan eta komunikazioan aditua) PRODATA GIPUZKOA ITUNA aurkeztuko digute. Itun honek datu pertsonalen erabilera egokia sustatzeko dekalogo bat du, baita ekintzarako hiru proposamen ere, erronkak interpelatutako pertsonen artean adostutakoak: besteak beste, gai horretan adituak: Iñaki Pariente, Jorge Campanillas, Miren Gutierrez eta Arantxa Rentería, Tecnaliakoak; Mikel Ulacia, Gipuzkoako Foru Aldundiko DPO; enpresa teknologikoetako ordezkariak: Cristina Murillo GAIA klusterrekoa eta Iñaki del Río Ibermaticakoa; erreferentziazko bi erakunde sozio-sanitariotako zuzendariak: Onkologikoako Ander Urrutikoetxea eta Matia Fundazioko Gerardo Amunarriz; eta gizarte erakundeen ordezkariak: Consuelo Cid, Nagusilan-ekoa, Adriana Martínez, APTESekoa, eta Alberto Sotomayor Kutxa Fundaziotik.
Azkenik, jasangarritasuneko komunitatean parte hartu duten hiru ekologista gazteek (Anne Rodriguez, Fridays for Futurekoa; Garazi Auzmendi, Landarlan talde ekologistakoa; eta Ekiñe Velasco, Ingurumen Zientzietan graduatua) KLIMABENTURAK prototipoa aurkeztuko dute; gizartea agenda jasangarriarekin inplikatzeko multimedia serie bat da, ingurumen-hezkuntzan adituak diren pertsonekin batera pentsatua: Juan Mari Zaldua, Gipuzkoako Parketxe Sarekoa; Yolanda D. Rodriguez, IHOBEkoa; Begoña Cabaleiro, Emaus Fundaziokoa; Alaitz Bilbao, Fagus Interpretaziokoa; eta gizarte-eraldaketako eragileak: Aitor Moreno, Impact Hub-ekoa, eta Xabier Arlouchet, Bizi-koa.