Nola erantzun COVID-19aren krisiak planteatzen dizkigun erronkei? Zer eta nola egin hain konplexuak diren erronken aurrean, horien garrantzia oraindik ikusten ez den une honetan?

“Eta orain, zer” ekimenak, bere sorreratik, argi izan du hausnarketa partekatutik haratago joan nahi genuela. Hausnarketa beharrezkoa da, baina ez da nahikoa. Elkarri entzun, ulertu, elkarrekin pentsatu… behar dugu, baina baita elkarri eragin, elkarrekin antolatu eta konponbidearen parte izateko konpromisoa hartu ere. Aldi berean, jakin badakigu gure asmoak mugarritu egin behar ditugula, uste osoarekin ahalegin eta konpromiso kolektiboak batu egiten duela, baina bere mugak dituela.

Horrela, irailetik aurrera, lau erronka zehatz lantzea erabaki dugu, konponbidea lortzen lagunduko duten lau prototipo lortzeko. Ikusi zeintzuk diren hautatutako erronkak.

Lehenengo zikloko elkarrizketak amaitu zirenetik, landu beharreko erronka nagusiak identifikatzen aritu gara, prozesurik eta metodologiarik egokiena diseinatzen. 

Erronkak aukeratzea ez da erraza izan. Kontuan hartu ditugu formularioa bete zenuten guztiok proposatutako gaiak, eta, gainera, beste irizpide batzuk gehitu behar izan ditugu, hala nola:

  • COVIDak agerian jarri dituen erronkak, ahulezia edo indartu beharreko aukera gisa. 
  • Ikuspegi edo planteamendu hibrido bat ahalbidetzen duten erronkak, sektore ezberdinak, askotariko jakintzak eta ikuspegi pluralak interpelatzen dituztenak.
  • Gipuzkoako lurraldean beste inongo foro espezifikotan lantzen ez diren desafio edo erronkak.
  • Denbora laburrean (3 hilabetean) emaitza sendoa eta kalitatezkoa izateko aukera ematen diguten erronkak.

Azkenik, honako lau hauek lantzea erabaki dugu:

Eta orain?

  1. Nola sustatuko dugu zientziarekiko konfiantza eta gizartea zientziara gehiago hurbiltzea?
  2. Nola indartuko dugu gazteen inplikazioa garapen jasangarriaren agendarekin, larrialdi klimatikoari aurre egiteko? 
  3. Nola deskonfinatuko dugu arte-talentua, eta nola sustatuko ditugu sorkuntza eta beraren jasangarritasuna? 
  4. Nola lortuko dugu teknologiak gizartearen eraldaketa garatzeko ahalmena guztion ongirako garatzea? 

Erronka bakoitza lan-komunitate desberdin batek landuko du, eta hamar pertsona inguruk parte hartuko dute, laguntza-talde batek koordinatuta. Printzipioz, era birtualean bilduko dira hamabostean behingo seis topaketetan, 90 minutuko iraupenarekin, irailaren amaieratik abenduaren erdialdera bitartean.

Komunitate hauen helburua elkarlanean prototipo bat egitea da, hau da, entzute-prozesu baten bidez identifikatutako eta komunitatean elkarrekin sortzeko prozesu batetik abiatuta garatutako irtenbideak gauzatzea.

Prestatu dugun bideo labur hau ikustera gonbidatzen zaitugu, planteamenduaren ikuspegi zabalagoa izan dezazun.

Bide batez, jakinarazi nahi dizut hasitako elkarrizketei berriro ekingo diegula irailaren erdialdean. Hemen, programazioaren aurrerapena.