Urtarrilaren 28an Eta orain, zer ekimenaren amaiera-ekitaldia garatu zen Kutxa Kultur-en. Eta orain, zer, duela bederatzi hilabete sortu zen Kutxa Fundazioaren eskutik eta Globernance-ren lankidetzarekin, pandemiari erantzuteko hausnarketa eta ekintza partekaturako gune gisa.

Ekitaldia Cristina Mongek eta Amaia Otazok dinamizatu zuten: lehena analista politologoa eta Globernanceko kolaboratzailea da, eta bigarrena Kutxa Ekogunekoa; eta bertan lau lan-komunitateek azken hiru hilabeteetan garatu dituzten emaitzak ezagutzeko aukera izan genuen horien protagonisten bidez.

dinamizadoras

Hemen ekitaldiaren kronika irakurri dezakezu: https://kutxa.eus/eu/berriak/25-fundazioa/2240-eta-orain-zer-amaiera-ekitaldia-hitzez-hitz.html

Eta artikulu honetan aurkeztu ziren emaitzei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu.

Parte hartzeko aukerarik izan ez bazenu, bideo honetan ikus dezakezue grabazioa.

Eta orain,zer komunitateek landu dituzten prototipoak ezagutu nahi dituzu?

Era askotako jatorri eta jakintzak dituzten 40 pertsona, 4 lan-komunitatetan banatuta eta 6 lan-saio birtualetan elkartuta, gai izan dira erantzun desberdinak emateko, eta espero dugu identifikatutako lau erronka handiei erantzuten lagunduko dutela.

prototipos

Zientza guztiontzat komunitateak plataforma digital baten prototipoa garatu du –Zientzia KM0–; hau da, tokiko irismena izango duen lankidetza-gune bat, kalitatezko zientzia-dibulgazioa ahalbidetuko duena ikuspegi zabal eta integral batetik, baita Gipuzkoako herritarren zientziaren aurrerapenean parte hartzea, herritarren zientzia-proiektuen bidez.

Zientzia

HEMEN ikus dezakezu komunitate honek kokreatutako plataformaren prototipoa:https://projects.invisionapp.com/share/FXZDDBFEDB9#/screens/437177590_HOME

Kultura jasangarria komunitateak, gure inguruan sortzen eta sustatzen den kultura ikusarazteko eta balioa emateko irtenbide jasangarriak bilatzea helburu izan du.

Kultura

Kideen gogoeta eta ekarpenei esker, lehenetsi beharreko lan-ildo bat identifikatu ahal izan da –ZUBIAK-, arte-sortzaileen lana herritarrei hurbiltzeko hainbat ideia biltzen dituena. Gure gizarteak artea eta kultura estimatzea eta balioa handitzea du helburu hurbilketa horrek, ezinbesteko baldintza baita kulturaren jasangarritasuna sustatzeko.

Guztion ongirako big dataren komunitateak datu masiboen gobernantza onerako itun bat definitzea lortu dute – PRODATA Gipuzkoa ituna-,  aditu eta Gipuzkoako enpresa, ikerketa-zentro, herritar eta erakunde publikoen ordezkarien artean. Datuak algoritmo eta teknologien bidez ustiatzeko esparru gisa balioko duen ituna, bidezkoa, integratzailea eta jasangarria —RRIren Europako estrategiarekin (Responsible, Research and Innovation) eta GJHekin (Garapen Jasangarrirako Helburuekin) bat etorriz.

Big Data

Itunak zazpi printzipio eta hiru konpromiso biltzen dituen adierazpena jasotzen du ekintzarako, eta laster aurkeztuko da, atxikimenduak batzeko, bai banakakoak, bai interesa duten erakundeenak.

Hemen hitzarmena ezagutu eta harekin bat egin dezakezu: https://etaorainzer.eus/pacto-pro-data-gipuzkoa-ituna/

Azkenik, Gazteak eta jasangarritasuna komunitateak landutako prototipoak gaztedi zabal batek klima larrialdiari aurre egiteko ahalduntzea du helburu.

Sostenibilidad

Serie motzaren formatua duen ikus-entzunezko bat diseinatu da, hausnarketa, elkarrizketa eta sorkuntza barneratzen duen formatuan dagoeneko gizarte eraldaketan diharduten esperientzia eta proiektuak ezagutaraziz. Bertan, etorkizun utopiko bat ardatz gisa jorratuz, 5-6 gaztek osaturiko lagun talde batek kapitulu bakoitzean krisi klimatikoari aurre egiteko erronka jakin bati erantzuten saiatu beharko du gaiaren inguruan dauden arazoak eta irtenbideak sakonki aztertu ondoren. 

Paraleloki mahai inguruak, design thinking eta panel partekatuak bezalako erremintak erabiliaz, herrietan hausnarketa, eztabaidak eta ekintzak antolatzeko aukerak lantzeko gonbidapena egongo da. Hala, ikusleak, jarrera pasiboa alde batera utzita, aktibismora eta ekintzetara gonbidatuko dira.

Prototipo honen bidez gonbita luzatzen da moteltzera, hausnartzera, debatitzera eta ekitera!: https://etaorainzer.eus/klimabenturak/