Eta orain,zer lau komunitateak martxan dira dagoeneko:
- Lehen saioan, komunitate bakoitzeko hamar kideek beren burua aurkezteko eta erronka bakoitzera hurbiltzeko aukera izan zuten. Gainera, guztiontzako zientzia komunitatean Barcelona Ciencia ekimenaren arduradunetako batek hartu zuen parte, lan-taldea prototipoaren diseinuan gidatu ahal izango duen esperientzia; eta Guztion ongirako big data komunitatean, aditu baten aurkezpena izan duten, erronka ardazteko balio izan zuena.
- Bigarren lan-saioa entzute irekian zentratutako saioa izan zen. Desafio bakoitzari lotutako arazoak parte-hartzaileen ikuspegitik aztertu ziren, eta, horren ondorioz, eztabaida aberatsak sortu ziren. Jakintza eta lankidetzan eraikitzeko konpromiso argia duten pertsonen iritzi, ikuspegi eta esperientzien baturak aukera eman du egoera behar bezain zabal eta zehatz diagnostikatzeko.
- Orain, aste honetako hirugarren saioan, identifikatutako erronketako batean fokoa jarriko dugu, lehenetsi eta irtenbideak elkarlanean asmatzen hasi behar da. Ez da erraza izango; denbora mugatua da, espazio birtuala oso baldintzatzailea, aukera oso desberdinak eta begirada pluralak daude. Baina, oraingoz, prozesuak potentzial interesgarria erakutsi digu. Joango gara aurrerapenak konpartitzen.
Bitartean, Gazteak eta iraunkortasuna komunitatean parte hartzen duten pertsonen bi testigantzarekin uzten zaituztegu, lehen urratsak bide onetik doazela erakusten baitute:
- Anne Rodriguezek, Fridays For Futuretik datorren gazte unibertsitarioak, honela laburbiltzen du bere esperientzia: “Lan egiteko modu berri bat aurkitzen ari naiz, eta asko gustatzen zait. Ez da beti erraza izaten proiektuei ekiteko behar diren tresnak aurkitzea, eta hori posible egiten duen eta nire iritzia kontuan hartzen duen zerbaitetan parte hartu ahal izateak ilusio handia egiten dit”.
- Bestalde, Begoña Cabaleirok, iraunkortasunerako komunikazioan beterana denak kontatzen digu prozesu honetan gazte batek esandako esaldi batek adimena zabaldu diola: “Gazteek etorkizun utopikoak eta ez distopikoak sortu behar ditugu, azkenek, hasi aurretik, amore ematen baitigute”. Begoñaren iritziz, Eta orain, zer komunitatea: “oso foro aberasgarria da, non askotariko perspektibak, adinak eta jatorriak dituzten pertsonekin hitz egiteak ideiak eta burua irekiak eta malguak izatea eragiten baitu, eta hori beharrezkoa da bizi garen larrialdi klimatikoaren aurrean erantzun egokiak bilatzeko”.
- Cristina Monge jasangarritasuneko adituaren iritziz “komunitatean egiten den lana oso jatorri desberdineko pertsonek berritzeko duten interesa erakusten ari da, iraunkortasunak planteatzen dizkigun dilemei erantzunak bilatzeko”.