Elkarrizketak

Datozen hilabeteetan, hainbat jakintza-arlotan adituak diren ikertzaileekin eta pertsonekin elkarrizketa irekiak antolatuko ditugu, COVID-19ak sortutako aldaketak eta gure gizartean duten eragina ulertzeko. Interesa duten pertsona, talde edo erakunde guztien gogoetekin aberastuko den elkarrizketa sortu nahi dugu.

 

Gainera, komunitate edo lantalde txikien konfigurazioa sustatuko dugu, gai jakin batzuetan sakondu eta emaitza gisa gomendioak edo policy advice, analisiak, prototipoak, proiektu-proposamenak eta abar garatu ditzaten.

Elkarrizketa birtualetan bi eratan parte har dezakezu:

1.- Ekimen honetarako sortutako kanalean izen emanaz, Zoom, edukiera mugatua du. Kasu horretan, txostengileekiko interakzio edo elkarreraginak zuzenekoak izango dira.

2.- YouTube Live-tik topaketa birtualez irekian gozatuz eta komentatuz. Streaminga YouTubeko gure kanaletik ikusi ahal izango duzu, baita gure web orrian ere.

Hala ere, aurreikusitako saioetako batean parte hartzeko aukerarik izan ez duenari BLOGaren bidez elkarrizketen laburpenetara sartzeko bidea erraztuko diogu.

Lehen fasean, 2020ko uztailerarte, topaketa birtualak izango dira eta printzipioz asteazkenetan egingo dira 18:00etatik 19:00etara. Gai globalak jorratuko dira, baina tokiko ikuspegiarekin, Gipuzkoako lurraldera begira. Gai asko iruditzen zaizkigu une honetan garrantzitsuak. Behealdean, lehen zazpi saioetako programa aurkitu dezakezu.

Bigarren fasean, 2020ko irailetik aurrera, topaketa birtualak eta aurrez aurrekoak tartekatzeko aukera aztertuko dugu. Fase honetan, eztabaidarako gai berriak aurkezten jarraitu nahi dugu, eta zuen intereseko gaiak proposatzera gonbidatzen zaituztegu horretarako prestatu dugun kanalaren bidez.

Aurreko elkarrizketak

22/04/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Mundua koronabirusaren ondoren

  • Daniel Innerarity – Filosofia Politikoko katedraduna, Globernanceko zuzendaria
  • Cristina Monge – Zaragozako Unibertsitateko Soziologiako irakaslea, analista politikoa.
  • Juanjo Álvarez – Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, Globernance-ko idazkaria.

Moderatzailea: Ander Errasti – Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia Politikoko irakaslea, Globernanceko ikertzailea.

29/04/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Ezagutza adituaren zeregina

  • Juan Ignacio Pérez Iglesias – Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Gemma Marfany – Bartzelonako Unibertsitatea

Moderatzailea: Txetxu Ausín – CSIC Zientzialari OPISen titularra, Globernanceko ikertzailea.

06/05/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Pandemiaren aztarna sozialak

  • Joseba Zalakain – Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa, SISS-eko zuzendari
  • Marga León – Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
  • Borja Barragué – UNED, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala

Moderatzailea: – Cristina Astier – Globernanceko ikertzailea

13/05/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Big Dataren eginkizuna gizarte berrietan: nola ezagutu eskubideak urratu gabe

  • Alicia Richart – DigitalESeko zuzendari nagusia
  • Javier Echeverria – Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia

Moderatzailea: Cristina Monge – Zaragozako Unibertsitateko Soziologiako irakaslea, analista politikoa.

20/05/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Larrialdi klimatikoaren kudeaketa eta gobernu eredu berriaren muineko biodibertsitatean duen eragina

  • Maria José Sanz – BC3, Basque Center for Climate Change
  • Antxon Olabe – Ingurumen-ekonomialaria
  • Fernando Valladares – CSIC, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena

Moderatzailea: Cristina Monge – Zaragozako Unibertsitateko Soziologiako irakaslea, analista politikoa.

 

27/05/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Aldaketak geopolitikan

  • Pol Morillas – CIDOB,Barcelona Center for International Affairs
  • Cristina Gallach – Kanpo Ministerioko Estatu Idazkaria, Alta Komisionada Agenda 2030, NBEko idazkari nagusiaren albokoa izan zena
  • Leyre Arrieta – Deustuko Unibertsitatea

Moderatzailea: Juanjo Álvarez – Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, Globernance-ko idazkaria

 

03/06/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Kultura, Gizarte kritiko eta kohesionatu baten aldeko ezinbesteko tresna

  • Santi Eraso, Kultur kudeatzailea zuzendaritza esperientzia Artelekun; DSS2016 EU; Madril Destino.
  • Claude Bussac, La Fabrikako Arte eta Jaialdietako zuzendari nagusia
  • Asier Mendizabal, artista.

Moderatzailea: Edurne Ormazabal, Tabakalera Zuzendari Orokorra

10/06/2020 18:00 pm

Hizlariak Kutxa-Kultur egoitzatik (Tabakalera) elkarrizketatuko dute. Publikoak modu birtualean parte hartuko du.

Pandemia honetatik eta egiteko dauden gizarte-eztabaidetatik eratorritako irakaspenak:

  • Pandemiatik eratorritako irakaspenak irekitzea: Juanjo Álvarez – UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Globernance-ko idazkaria.

1ª) Hiru eztabaida sozial nagusi pandemiaren ondoren: enplegua, hezkuntza eta osasuna.

  • Sara de la Rica – UPV/EHUko Ekonomiako katedraduna eta ISEAK Fundazioko zuzendaria.
  • Nélida Zaitegi – Irakaslea, pedagogoa eta Euskadiko Eskola Kontseiluko Lehendakaria.
  • Felix Zubia – Donostia-Osakidetza Ospitaleko medikua. Medikuntzan Doktorea. Zainketa Intentsiboetan espezialista. Donostia Unibertsitate Ospitala.
  • Moderatzailea: Juanjo Álvarez – UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Globernance-ko idazkaria.

2ª) Gipuzkoa krisiaren aurrean, administrazioaren eta enpresaren arteko ikuspegi partekatua

  • Xabier Barandiaran – DFG-ko estrategia eta ikasketen arduraduna eta Deusto Unibertsitatean irakaslea.
  • Iñigo Ucín – MONDRAGON-eko Lehendakaria
  • Moderatzailea: Itziar Alkorta – UPV/EHUko Uda Ikastaroen Zuzendaria.
  • Itxiera eta hurrengo urratsak: Ander Aizpurua – Kutxa Fundazioko Zuzendaria. 
23/09/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Adimen kolektiboaren boterea eta berrikuntzarako esperimentazio irekia krisi garaian

  •  Cristina Monge. Zaragozako Unibertsitateko Soziologiako irakaslea, analista politikoa. Globernance-ko ikertzailea.

  • Gorka Espiau. Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies zuzendaria eta Wko irakasle bisitaria McConnell Family Foundation, 2016, Montrealeko Centre for Interdiscoinary Research-en.

  • Carlos Mataix. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (ItdUP) Giza Garapenerako Institutuko zuzendaria.

28/10/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Teknologiak gizarte-eraldaketarako duen ahalmena

  • Txetxu Ausin. CSIC Zientzialari OPISen titularra. Globernance-ko ikertzailea.

  • Jesús Salgado. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakaslea eta bertako Giza Garapenerako Berrikuntza eta Teknologia Zentroko (itdUPM) laguntzailea

  • Arantxa Renteria, Robotika medikoko doktorea, Tecnalia Osasun Dibisioa.
24/11/2020 18:00 pm

Saio telematikoa

Kontratu sozialaren berritze saihestu ezina

  • Mariola Urrea. Nazioarteko Zuzenbideko eta Europar Batasuneko irakaslea Errioxako Unibertsitatea. Globernance-ko ikertzailea.

  • Antón Costas. Bartzelonako Unibertsitateko Politika Ekonomikoko katedraduna.

  • Jon Bilbao.  Aholkulari independentea.