Covid-19aren fenomenoa, bere eragin globalagatik, nazioz gaindiko kudeaketagatik eta izaera dimentsioaniztunagatik (hau da, osasun, politika, ekonomikoa, hezkuntza, kultura, etab. Sistemetan duen inpaktuagatik), geopolitikan bete-betean eragiten duela agerian geratzen ari da. Izan ere, nazioarteko harremanak berregituratzeko prozesu betean, batez ere abian diren globalizazio adierazpen eta forma desberdinek oraindik duten inpaktuaren ondorioz, Covid-19a bezalako pandemia global bat agertzeak prozesu batzuk bizkortu, beste batzuk oztopatu eta halakorik gertatzea aurreikusita ez zegoen eremuetan dinamika berriak sortarazten ditu.

Prozesu hori bereziki eskala globalean baldintzatuko duten gakoak zorroztasunez identifikatzea funtsezkoa izango da tokian-tokiko eskalan etorkizuneko egoerak eta beharrezko neurriak aurreikusteko orduan. Izan ere, geopolitikaren dimentsio formalean eta materialean funtsezko aldaketak daude jokoan – Itunak sinatzeari, erakunde-diseinuari, eskura dauden baliabideei, aliantzei edo lehentasunen agendari dagokienez, besteak beste -, baina, horrez gain, arau-dimentsioari dagokionez ere bai – hau da, geopolitikak zer printzipio, balio eta ikuspegi artikulatu beharko dituen krisiaren ondorengo egoeran -.

Azterketa, diagnostikoa eta ondorengo proposamenak bereziki garrantzitsuak izango dira ekimen honetan lantzen ari garen arlo askotan izango duen eraginagatik: pandemiaren aztarna sozialak, nazioarteko komunitate zientifikoak jokatuko duen papera eta larrialdi klimatikoaren zeharkako gaia, beste askoren artean.

 Ariketa horretan laguntzeko, honako gai hauei erantzutea beharrezkoa izango da: gero eta interdependentzia global sakonagoen existentzia eta garrantzia onartzeko behar sendoagoa; herritarren segurtasuna edo ongizatea bezalako elementuak bermatzeko gai diren estatu-nazio autarkiko batzuen fikzioa sustatzeko pizgarriak areagotzearen ondorio politikoak; nazioz gaindiko erakunde guneak eraikitzeko abian dauden prozesuetan izango duen eragina (bereziki Europar Batasunaren kasuan); botere-zentroen desplazamenduak eta munduko potentzia handien artean sor daitezkeen dinamikak (batez ere egungo krisiaren aurretik geneukan ezegonkortasun eta hegazkortasun politikoa kontuan hartuta); edo nazioz gaindiko lankidetzarako mekanismoak eta pizgarriak, berehalako osasun-larrialdiari aurre egiteko ez ezik, nazioarteko sistema politikoa tentsionatzen jarraitzen duten gainerako arrisku edo lehentasun globalei ere aurre egiteko. 

Geopolitikan izandako aldaketa horiek guztiak, haien bilakaera eta eragina interpretatzeko gakoak azaltzeko, Kutxa Fundazioak Globernancekin elkarlanean antolatutako “Eta Orain, Zer” ekimenaren seigarren saioa gai horretan lehen mailako adituekin sakontzea izango du ardatz gisa.

Pol Morillas, Barcelona Center for International Affairs (CIDOB) erakundeko zuzendaria; Cristina Gallach, Atzerri Ministerioko Estatu idazkaria; Agenda 2030 Goi Komisarioa, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren ondokoa izandakoa; eta Leyre Arrieta, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna eta Globernanceko idazkari nagusia den Juanjo Alvarezen moderatzaile lanarekin gai horiek guztiek gure inguruko erronkekin duten harremana aztertzen saiatuko dira euren ekarpenekin.