Globernance-k eta Kutxa Fundazioak antolatutako ‘Eta orain, zer’ ekimenaren seigarren saioan, Covid-19aren krisiaren ondorioz geopolitikan izan diren aldaketa ardatz nagusiak eta mundu osoan bizi ditugun hauen ondorioak aztertu ziren.

Horretarako, Cristina Gallach Kanpo Harremanetako Ministerioko estatu-idazkaria, Agenda 2030 goi-komisionatua eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren laguntzaile ohia; Pol Morillas, Barcelona Center for International Affairs (CIDOB) erakundeko zuzendaria; eta Leyre Arrieta, Deustuko Unibertsitateko Historia Garaikideko irakasle titularra eta ikertzailea aritu ziren solasean; Juanjo Álvarez Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak moderatuak.

Saioan hainbat gai jorratu ziren: estatu-nazioek Covid-19a bezalako krisien eta arrisku globalen aurrean duten rolaren bilakaera, Europaren eraikuntza-prozesuan izango duen eragina eta krisi-testuinguru berrira egokitzeko duen gaitasuna, aurretiazko krisien ondorioetan pilatzen ari dena, dimentsio diplomatikoa eta nazioz gaindiko lankidetza-arloak, alde anitzeko sistema pairatzen ari den desorekak eta botere-dinamikak bai eta aldebikotasunaren itzulerarantz ikusten ari garen lehen urratsak, edo ekoizpen globalizatuko kateak, beste askoren artean Nolanahi ere, fokua hiru arlo tematiko handitan kokatu zen, arlo bakoitza hiru hizlarien lan-eremuei eta espezializazioari lotuta.

Lehenik eta behin, Nazio Batuek sustatutako Garapen Jasangarriko Helburuen eta krisialdi honen arteko lotura eta, oro har, arrisku globalen eta, bereziki, pandemien kudeaketaren prebentzioa eta hobekuntzaren arteko lotura landu ziren. Nazioz haraindiko lehentasunezko lan-eremu komunak identifikatzeko ekintza-esparru globala, mundua instituzionalki egituratzen duten eremu geografikoen artean eskualdeetako agendak eta estrategiak bateratzeko (bereziki Europar Batasunaren testuinguruan, baina ez bakarrik) edo krisia egiaztatzetik eta horren ondoriozko gatazketatik harago doazen aukerak finkatzeko aukera ematen duen tresna, hain zuzen ere.

Bigarrenik, sistema politiko autoritarioek egungo pandemiari hobeto erantzuten diotela uste izateko tentazioari heldu zitzaion. Planteatu zen bezala, funtsezko kontsiderazio normatiboetatik harago, baieztapen hori analisia epe laburrera mugatzen badugu sostengatuko litzateke bakarrik enpirikoki. Izan ere, herrialde autoritarioek sistema demokratikoen ustezko geldotasunaren eta eraginkortasun ezaren aurrean erakutsi nahi izan zuten kontrol- eta eraginkortasun-ilusioa krisiaren fokua epe ertain-luzera zabaldu den heinean bertan behera geratu da. Hau da, sistema demokratikoek dinamika kolektiboak sortzeko gaitasun handiagoa dutela frogatu da, bai neurrien ezarpenari dagokionez, bai herritarrek legitimotzat (ados egon ala ez) hartzen dituzten neurriei dagokienez, bai eta, bereziki, biharamunean sortuko diren arriskuei aurre egiteko diseinuari dagokionez.

Hirugarrenik eta azkenik, Bigarren Mundu Gerra bezalako iraganeko esperientzietan bizi izan ziren arrisku eta aukeretatik ikastearen garrantzia azpimarratu zen, betiere paralelismoak konparazio anakroniko (mota horretako ekitaldiak definitzen dituzten testuinguru oso bereziek markatzen dituzten heinean) ez oso emankorrean eta, are gehiago, kaltegarrian eror daitezkeela nabarmendu bazen ere, irakaspen baliotsuak atera daitezkeela onartuz. Hala, mundu mailako krisi disruptibo handien ondoren hasi ziren aldaketa-prozesuek aukera horiek arrakastaz gainditzeko ezinbestekoak diren gutxienez hiru balio identifikatzeko aukera ematen digutela azaldu zen: elkartasuna, elkarrekiko konfiantza eta lankidetza, hain zuzen ere. Balio horiek, gainera, pertsonen eta erakundeen artean aplikatzen dira.

Azken batean, saioak krisi honen ondorioz geopolitikan eta munduko ordenan sortuko diren aldaketak (eta, are garrantzitsuagoa, sortu beharko direnak) oraindik erabat ezarri ezin baditugu ere argi utzi zuen era berean, post Covid-19 munduarentzat – inoiz hobe esanda – aldaketa horiek zer arlotan gertatuko diren eta aldaketa horiek gidatuko dituzten printzipioak eta balioak ondo identifikatzea funtsezkoa izango dela agerian utzi zuen.