Eta orain, zer

 

COVID-19aren osasun-larrialdiak eragindako testuinguru sozial konplexu eta zalantzazkoan, gizarte bidezkoago eta kohesionatuagoari laguntzeak haren ondorioak ulertzea eta ikasitakoak barneratzea eskatzen du.

 

Horretarako, hausnarketa, ezagutza eta elkarrizketa partekatzeko elkargunea martxan jarri du Kutxa Fundazioak. Gertatzen ari dena ulertu, ikasketak barneratu eta etorkizunerako nahi dugun gizartea eraikitzeko tresnak bideratzeko topagunea.

Zertarako?

Hausnarketarako dimentsio aberasgarri eta askotariko batetik eratorritako ikaskuntzek, eraiki nahi dugun gizarte-eredua birpentsatzen eta talde-ekintzatik aldatzen lagundu diezaguten.

Zer?

Gipuzkoatik irekitako gunea da. Guztion eskura dagoena, hausnarketan eta gure gizarte zibileko pertsonen eta erakundeen erantzun kolektiboaren artikulazioan ardaztua.

Nola?

Hasiera batean birtualak izango diren elkarrizketak eginez adituekin. Eta, gomendio, ideia, proiektu zein herritarren edota erakundeen ekimen gisa erantzun zehatzak emateko lan-komunitateak eratuz gainera.

“Eta orain, zer” Komunitateak